XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKASTOLAK, zalantzalariak eta zatiketalariak

Ba da zenbait jende, zalantzalaritza, profesio edo ogibidetzat artu dutenak.

Ez dagoz ez batakiñ eta ez besteakin.

Aitor bear, argi eta garbi jokatzen dutenak, nobleak dirala, baiña ezin ukatu pekatariak ez diranik.

Txuriak dira.

Jende txuri onek, gauzak aurrera pasatzen uzten ditu eta beraien kalterako bilakatzen (eboluzionatzen) diranean negarka asten dira: jakin banu, eztago deretxorik au eta ori egiteko, nere seme-alabei onelako eziketa eman nai nien eta begira orain, e.a.

Mota onetako jendea parregarria da.

Ikastola bat jasotzeko laguntza eske norbait dijoakienean, itz jario galanta bota ondoren, amar duro ematen dute karidade gisa, biotz zabalez.

Jakin nai nuke ia zenbat diru ematen duten bear ez diran gauzetan.

Diruz ondo ez gabiltza? Orra or erantzuna.

Ez dira konturatzen, euskal alorra ez dala bukatzen seme-alabak bialtzen dituzten ikastetxe orretan, baizik eta alor ori askoz zabalagoa dala.

Baiña au onela izanik, jende txuri onek, eztu betetzen ezta tokatzen zaion arlo txiki orren obligaziorik.

Dagokien ikastoletako batzarretara joaten al dira? Arduratzen al dira erabat, andereiño batzuen jokoaz? Edo ta zenbait ikastetxetako zuzendarien eskuetan uzten al dute bere semeen eziketa? Ez al dakite seme oiek berenak direla eta ez andereiñoenak edo ala-olako talde batenak? Ez al dakite gurasoen diruz maniatzen dirala Zuzendari eta andereiño guztiak beren egin bearrak betetzeko? Ez al dakite bere semeen eziketan parte artzeko eskubide osoa dutenik?.

Asieran idatzitakoari jarraituaz, jende txuri au pekataria dala garbi dago: Ez dakite ez bere obligazioa tajutzen, ezta besteenak ere.

Lotan jarrai nai dutenak, ez dute gure ikastola eta euskerarenganako arazoaz ezer jakin nai.

Gorde ditzatela itz polit eta anestesigarriak.

Lotan segi dezatela baiña, esnatu nai dutenei loari lotuarazi gabe.

Bada, ordea, beste zenbait jende zatiketalaritza profesio bezela artu dutenak.

Eta batasun ideia bat aurretik botaaz, erraz dute iñor baldin bada aurkako madarikatzen.

Ez det esaten batasuna gauza txarra danik.

Ez du ori iñork esaten.

Baiña arbola igaliatik ezagutzen da, eta argi dago atxearen bideak ez gaitula era bateko batasun batera bultzatu.

Ez amar ez ogei urteko gauza da au, bereztik bearrezkoa duan loturagaitasunik ez dulako.

Euskerako ortografi batasuna, ikutu txiki batzuk izan ezik, egiña bai zegoen orain dala berrogeitamar urtetik.

Ikus bestela garai artako liburu eta idazkiak.

Eta ikus dezagun gaurko egoera: ikastola batzuek atxe zaleak, beste batzuek ez: asarre, ezin ikusiak, jai aldietako propaganda batzuek atxe dunak beste batzuek ez, e.a.

Etsai biurtu gera.

Naikoa da idazle batzuek atxekin idaztea eta besteak ez batasun ori austeko.

Onek duan irten bidea erraza da: Atxe zaleak 1969gn urtera itzuli bear dute, an autsi bai zuten ortografi batasuna.

Baiña itzultze orrek akatsak aitortzea eskatzen du.

Geiegi eskatzea al da?.

Ortografi batasuna ez da dena.

Or ditugu aspalditik euskalkiak dantzan eta onek bai eskatzen digula idazkera batu baten alde egiteko lana.

Lan au ezta ezjakitunentzat ezta ere sasimaisuentzat.

Lan au ezin aurrera eraman atxearen batasun aolkulariak bastartzen ez ba ditugu.

Ezta laboratorioko xagu biurtu diren euskaltzaiñak baztertu gabe.

Arbola igaliatik.

Etxekalteak beti izan oi ditugu etxe barruan.

Gogoan artzekoa da, euskera euskera dala eta ez erdalki bat.

IRULITAK.